Gaur apirilaren 23an liburuaren Nazio Arteko Eguna ospatzen da. Egun honetan ospatzen da arrazoi hauengaitik.
Apirilaren 23an, orain dela 391 urte, literatura unibertsaleko maisu bi hil ziren, Miguel de Cervantes eta William Shakespeare.
Egun berean, beste literaturazale batzuk jaio ziren, adibidez, Vladimir Nabokov, Halldór Laxness eta Maurice Druon.
Hori dela eta, 1995ean, egun hori aukeratu zuten liburuari eta autoreei mundu mailako omenaldia egiteko.
Egun hau gaur egun irakurzaletasuna pizteko erabiltzen dugu.
Irakurtzea oso ona da arrazoi hauengatik:
1. Irakurtzean burua garatzen dugu eta kontzentrazioan ere laguntzen digu.
2. Liburuetan barrena ibiltzeak irudimena garatzen du.
3. Enpatian eragina du. Edozein pertsonaiaren barruan sartzen zarelako.
4. Hitz egiteko gaitasuna hobetzen du hiztegi asko ikasten duzulako.
5.Irakurtzeak etorkizunean buruko gaixotasunak ez etortzea laguntzen digu.
Animatuko al zara irakurtzera?
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina