Gaur etxean egon naiz eta nire aita motoGP telebistan ikusten egon da asko gustatzen zaiolako.
Zer da motoGP?
MotoGP-en motorrek lasterka egiten dute eta motorrak gidatzen dituztenak profesionalak dira.
Arazoa izan da lasterketa hasi baino lehen euria egon dela eta orduan, gidari guztiek euritarako gurpilak jarri dituzte batek izan ezik. Jack Millerrek legorresko gurpilak jarri ditu. Orduan gidari guztiak prest zeuden lasterketa hasteko eta konturatu egin dira pista lehor zegoela. Horregatik guztiak pitlanean sartu egin dira Jack Miller izan ezik.
Zer da pitlane bat?
Pitlanean motorrak gordetzen dira. Han ere gurpilak eta beste gauzak gordetzen dira. Pitlanean gidariari gauzak azaltzen zaizkio...
Orduan pistan Jack Miller bakarrik gelditu da. Besteak pitlanean sartu direlako gurpilak aldatzera.Orduan lasterketa atzeratu egin da pistan zegoen bakarra Jack zelako. Jack haserratu egin da bera arriesgatu egin delako legorresko gurpilak jartzen eta denbora horretan itzuliak eman ahal zituelako eta horrela irabazi ahal zuelako.
Hori gertatu den lehenengo aldia izan denez eztabaida sortu da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina