Beti bezala Aste Santu honetan Oropesara etorri gara eta hemen beti zerbait berzia jaten dugu. Horregatik, horretaz hitz egingo dizuet, Oropesako janariei buruz.
Dakizuenez, paella oso tipikoa da leku honetan. Guk urte guztietan paella jaten dugu, geihenetan mixta hartzen dugu.
Aste Santuan, Oropesan gozoki tipiko bat dago, "Mona de Pascua" deitzen da hain zuzen ere. Normalean erroska baten forma du eta kolorezko arrautzak eta txirbilekin apainduta dago.
Txufa-hortxata Fartons-ekin ere tipikoa da. Fartonsa gozoki bat da opil baten antzekoa baina palu formarekin eta azukrearekin gainean. Niri asko gustatzen zaizkit eta hemen egunero jaten ditut gosaltzeko.
Gu oso gozozaleak garelako, egun honetan aprobetxatu dugu beste gozoki batzuk hartzeko, adibidez: izozkiak, gofreak...
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina