1866an jaio zen Moscun, Errusian.
Bere gurasoak banandu zirenean bere izekoren etxera joan zen bizitzera. Bere izekok gauero Moskuko istorioak kontatzen zizkion. Hori dela eta bere irudimena zabaltzen hasi zen.
Egun baten bere izekok betaurreko batzuk oparitu zizkion ondo ikusten ez zuelako. Ordutik aurrera mundua kolorez ikusten hasi zen.
Gauza guztietako koloreak aztertu zituen eta koaderno batean bere koloretako mundua margotzen hasi zen. Apurka-apurka artista izan nahi zuela konturatu zen.
Txikitan hainbat margolaritza talde sortu zituen. Nahiz eta bere lanen erakusketa batean beste umeek barre egin margotzen jarraitu zuen.
Bere koadroak bereziak dira betez ere gorria, horia eta urdina koloreak erabiltzen dituelako eta puntu eta marretatik abiatuta margotzen zuelako. Koloretako irudi geometrikoz beteta daude bere margolanak.
78 urtekin hil zen Frantzian.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina