2018-04-29

IKERNEREN URTEBETZEA

Atzo, apirilaren 28a, Ikerneren urtebetetzea zen eta oso ondo pasatu nuen.
Telepizzan izan zen eta ni lehenengoa heldu nintzen. Gero Iraia, Lucia, Danele, Maialen, Aitor Gomez, Olaia, Marwa, Ikerne eta azkenik Ibon heldu zen. Nik gazta eta urdaiazpikoa eskatu nuen eta edateko fanta laranja. Gero txokolatezko tarta jan genuen  eta barruan mermelada zeukan. Oso gozo zegoen.
Orduan opariak zabaldu genituen. Nik hau oparitu nion; "Manga Model" eta peluche bat"Beanie Boos ty"koa.


Azkenik plaza gorrira joan ginen eta polizia eta lapurretan jolastu genuen.
 Oso ondo pasatu genuen. Gero parkera joan ginen txiribueltak egitera. 8:30ak ziren eta nik joan behar nuen eta Ikerneri agur esan nion.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina