Nire familiarekin joan nintzen, baina gutaz aparte, Aneren familia, Enararen familia eta Anerren familia ere joan ziren.
Orduñara iristeko ordu bat kotxez egin behar genuen. Hara iritsi ginenean kotxea aparkatu eta hasi ginen mendia zeharkatzen.
Asko ibili ondoren zaldi talde erraldoi batekin topatu ginen. Zaldi txiki-txiki bat zegoen, eta gure ustez ez zuen ezta hilabete bat ere.
Hori ikusi eta gero ibiltzen jarraitu genuen eta bat-batean ardi talde erraldoi batekin topatu ginen.
Geroago ibai ertzean eseri eta han bazkaldu genuen.
Eta azkenean ur jausira heldu ginen, oso polita zen.
Gero ibilbide berdina hartu eta bueltan etorri ginen.
Baina lehenengo Orduñako kafetegi batean gelditu ginen. Eta bukatu zutenean ingeles akademia erraldoi eta polit bat ikusi genuen dena gabonetaz apainduta zegoen.
Baina oso berandu zenez etxera bueltatu ginen.
GUTXI GORABEHERA 10 KILOMETRO EGIN GENITUEN 5 ORDUTAN.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina