2018-01-06

Umore Onaren torneoa

Asteartean, abeduaren 26an,  torneoa izan genuen, Trapagaranen. Torneoko aurkariak Trapagaran C, Trapagaran A eta Salesianos izan ziren. Lehenengo partidua Trapagaran C-ren aurka jolastu genuen eta 1-3 irabazi genuen. Gero, Trapagaran A-ren aurka 0-2 galdu genuen. Azkenik, Salesianosen aurka 0-7 irabazi genuen. Bi partidu irabazi genituenez, gure taldeko bigarrenak izan ginen, Trapagaran A-ren atzetik. Bigarrenak geratu ginenez larunbatean beste hiru partidu jolastea lortu genuen.

Larunbatean, lehenengo, Maristas San Miguelen aurka 0-8 irabazi genuen. Ondoren, Peña Galdamesek 7-0 irabazi zigun. Azkenengo partidua Etorkizunen aurka izan zen eta 0-3 galdu genuen. Gure taldeko hirugarrenak izan ginenez ez ginen hurrengo fasera pasatu.

2 iruzkin: